Gipuzkoa

2006ko maiatzean, “Haurtzaroa eta Ingurumena” (INMA) proiektua jarri zen martxan Gipuzkoan. Helburu nagusia zen airean, uretan eta dietan aurkitzen diren ingurumen-kutsatzaileek haurren hazkuntzan etagarapenean izan dezaketen eragina aztertzea. Emakumeak haurdunaldiko kontrolaren lehen ekografia egitean sartzen dira kohortean.Lagin biologikoak (odola, gernua, ilea, plazenta, eta abar) jasotzeaz gain, zenbait galdesorta (orokorra, dietaz, lanaz, ingurugiroaz, eta abar) betetzen dira, batetik, airean, ingurugiroan eta kontsumoko uretan aurkitzen diren kutsatzaileen balorazioa egiteko, eta, bestetik, dieta bidez jasotako kutsatzaileen estimazioa ateratzeko.

Zumarragako Ospitaleari dagokion biztanleriak definitzen du ikerketaren inguru geografikoa, hau da, Goierriko eta Urola Garaiko nahiz Urola Erdiko udalerriak. Inguru hori aukeratu zen, hain zuen, lehen mailako arreta eskaintzeagatik eta ospitaleko zerbitzuen ezaugarriengatik, eta baita ingurumen ezaugarriengatik ere: industria siderometalurgiko ugaria, zirkulazio-dentsitate altua, desinfektatzetik eratorritako produktuen maila baxua edateko uretan, arrain ugariko dieta, eta, horiekin batera, hipotiroidismo pixka bat emakume haurdunengan.

Orduz geroztik, 640 emakumeren jarraipena egin da haurdunaldiaren lehenengo eta hirugarren hilabeteetan. Gaur egun, 623 haurren jarraipena egiten ari gara hazkuntzaren eta garapen neurokonduktualaren gainean.

  • Financiadores de la cohorte INMA-Gipuzkoa:

This study was funded by grants from Instituto de Salud Carlos III (FIS-PI06/0867, FIS-PI09/00090, FIS-PI13/02187 and FIS-PI18/01142 incl. FEDER funds), CIBERESP, Department of Health of the Basque Government (2005111093, 2009111069, 2013111089 and 2015111065), and the Provincial Government of Gipuzkoa (DFG06/002, DFG08/001 and DFG15/221) and annual agreements with the municipalities of the study area (Zumarraga, Urretxu , Legazpi, Azkoitia y Azpeitia y Beasain).

  • Entidades Colaboradoras: