Elikadura osasungarria haurdunaldian eta bizitzako lehen urteetan
Una alimentación saludable durante el embarazo y la infancia es esencial para el crecimiento y desarrollo del niño y para prevenir enfermedades en la vida adulta.
Osasuna zaintzeko, era osasuntsuan jatea da geure eskura daukagun erarik garrantzitsuenetako bat; ondo elikatuz, geu ondo sentitu eta ibiltzeko behar ditugun nutrienteak geureganatzen ditugu, baita gaixotasun kronikoen arriskua gutxitzeko behar ditugunak ere. Haurtzaroko hazkunde eta garapenari begira eta helduaroko gaixotasunen prebentzioari begira funtsezkoa da bizitzako lehenengo etapetan emakume haurduna nahiz umea nola elikatzen diren.
Ondo jaten duen emakume haurduna beharreko nutrienteak ematen ari zaio bere umeari, osasuntsu hazi dadin. Dieta egokibatek honako honi erreparatzen dio: janari proteinadunak (haragia, oilaskoa, arraina, lekaleak, fruitu lehorrak), gantz saturatu asko dutenak baztertuz; zerealak (ogia, pastak, arroza, zerealak), batzuk behintzat zerealak izan daitezela saiatuz; esnekiak (esnea, gazta, jogurtak); frutak eta landareak.
Herrialde garatuetan ez da gertatzen malnutrizioko arazorik, haurdunaldiaren eboluzio onari kalte egin diezaiokeenik, nahiz eta gizarteko talde marjinaletan oraindik ere kasu bakanen batzuk izan litezkeen. Hala ere, orain dela urte batzuetatik hona egiten ari diren ikerketetan ikusi da nutriente batzuek (burdina, azido folikoa, D bitamina eta kaltzioa) euren gabeziak dituztela eta huts horiek alterazioak eragin ditzaketela, bai amarengan, bai ume jaioberrian. Horregatik, ohiko jokaera klinikoa da, sorkuntzaren aurreko fasetik jada, osagai horietan aberatsa den dieta bat gomendatzea eta bitaminazko nahiz mineralezko gehigarriak ematea.
Beste nutriente batzuk ere badaude, eta, haurdunaldian horien ingesta eskasegia bada, fetuaren eta haurraren anomali arriskuak areagotu egin litezke, batez ere amarengan hainbat faktore hartaratzaile suertatuz gero; esate baterako, izandako gaixotasunak, faktore genetikoak edo ingurumeneko esposizioak. Hala eta guztiz ere, orain arteko ikerketek ez dute eskaini nahikoa argitasunik, eta oraingoz ezin da garatu prebentzioko gomendiorik. Nutriente hauen artean, gaur egungo ikerketek batez ere honako hauek dituzte euren begiradapean: bitamina antioxidatzaileak eta gantz-azido poliinsaturatuak.