Hormona-disruptoreak

Hormona-disruptorea (edo disruptore endokrinoa) da organismoan dagoen edozein substantzia, hormona-orekari erasan diezaiokeena. Substantzia horien artean ditugu, esaterako, pestizida batzuen substantzia iraunkor eta biometakorrak, industriako substantzia kimikoak, produktu sintetikoak eta metal astunak. Disruptore endokrinoek hormona-sistemaren funtzionamendua oztopatzen dute era askotara: berezko hormonak ordezkatuz, sistemaren eragina blokeatuz, edota hormona-mailak handitu zein gutxituz.

Disruptore endokrinoek ez diete berdin eragiten enbrioi, umeki edo pertsona helduei: alegia, seme-alabei gehiago eragiten diete gurasoei baino. Ildo horretan, patologiaren izaera, larritasuna eta bilakaera hobeto ezagutze aldera, funtsezkoa da jakitea noiztik dagoen substantzia garatzen ari den organismoan. Eta, nahiz eta substantzia hori organismoan egon enbrioia garatzen den bitartean, gaitza ez da agerikoa izaten harik eta pertsona helduarora iritsi arte.

Sistema endokrinoan disruptore-efektua duten substantzia kimikoak, besteak beste, honako hauek ditugu: dioxinak eta furanoak; pestizida ugari (esate baterako, endosulfana, Espainiako nekazaritzan maiz erabilia, herrialde askotan debekatuta egon arren) DDTPCBakHCBa; ftalatoak, PVC fabrikatzeko erabiliak; alkifenoleak, PVCn eta eraldatutako poliestirenoan daudenak, eta garbigarrien degradazioaren ondorioz ageri direnak; eta bisfenol-A izenekoa, sarri askotan hemengo nekazaritzako elikagaien industrian erabilia.

Konposatu horiek alarma jo zuten 60ko hamarkadan, Raquel Carson-en Silent Spring liburua argitaratutakoan.

Konposatu horiek alarma jo zuten 60ko hamarkadan, Raquel Carson-en Silent Spring liburua argitaratutakoan. Liburuan argi eta garbi ohartarazten zuten, batetik, DDTrengatik hainbat hegazti-familia desagertu zirela eta, bestetik, gertakizun horrek berebiziko garrantzia izan zezakeela gizakien etorkizunari begira. Gero, Nuestro futuro robado: Amenazan las sustancias químicas sintéticas nuestra fertilidad, inteligencia y supervivencia liburua idatzi zuten Theo Colborn, Dianne Dumanoski eta Pete Myers-ek. Bertan, oso datu kezkagarriak bildu ziren, besteak beste, landa-ikerketetan, laborategiko esperimentuetan eta gizakiei buruzko estatistiketan jasoak. Egiazko arriskuaren berri ematen zuten liburuan, zientzia-terminoak erabiliz, baina pertsona orok ulertzeko moduan. Liburua, izatez, Primavera silenciosaren jarraipena da, eta Carson ikararazi zuten kontuen bilduma. Makina bat urte ikertzen eman eta gero, egundoko txostena osatu zuten egileek, baso eta landetako populazioak aztertuta. Funtsean, bizilagunen sortzetiko akatsak, sexu-irregulartasunak eta ugaltzeko arazoak aztertzera jo zuten, baita gaien jatorrira jo ere; horrela aurkitu zituzten substantzia kimiko batzuk, berezko hormonak ordezkatzeaz gain, ugaltzeko eta garatzeko prozesuak trabatzen dituztenak.