Asturias
2004. urtean, Asturiasen, Oviedoko Unibertsitateko Onkologiako Unibetsitate Institutuan dagoen Epidemiologia Molekularreko Unitateak haurdunaldiko 12. astean zeuden emakumeak bilduta, III. Osasun Barrutiko jaioberriekin kohorte bat osatu zuen. Xedea zen ingurumen- esposizioek garapenean (neurokonduktuala eta antropometrikoa) eta osasunean (arnasketarenean nagusiki) zuten eragina aztertzea; hori guztia Carlos III. Osasun Institutuak finantzatzen duen INMA (Haurtzaroa eta Ingurumena) sarearen esparruan. Zehatzago esanda, kohorte jakin batzuen azterketa da: behaketa bidez, haurdunei (lehengo hiruhilekotik erditzera bitartean) eta euren seme-alabei (jaiotzetik nerabezarora bitartean) jarraipena egin zitzaien. Emakumeek Asturiasko III. Barrutian bizi zirenak behar zuten izan, 16 urtekoak edo hortik gorakoak, eta 2004-2006 denboraldian bildutakoak. Taldea osatzeko beste irizpide batzuk hauek izan ziren: umeki bakarreko haurdunaldia izatea, komunikazioan eragozpenik ez egotea eta inongo gaixotasun kronikorik ez edukitzea.
Asturiasko III. osasun-barrutiak kontzeju hauek biltzen ditu: Aviles, Corvera, Castrillon, Gozon, Cudillero, Pravia, Muros de Nalon, eta Soto del Barco; eta denei dagokie Avilesko San Agustin Ospitalea. Barruti horrek, industrializazio maila altua duten Aviles eta inguruko kontzejuak biltzen dituenez, haurdunalditik hasitako kohorte bat sortzeko aukera ona eman digu: biztanleriaren tamaina zela eta, posible izan zen, bi urtean, behar zen adina haurdun biltzea; eta, osasun-egituraren integrazioari esker, posible izan zen haurdun guztiak, batetik, bigarren mailako arreta-zentro bakar batean artatuak izatea, bai lehenengo bisitarako, bai eta lehenengo ekografiarako ere, eta, bestetik, ospitale bakar batean erditzea.
Bildutako kohorteak gure inguruko haurdunen ezaugarri komunak adierazten zituen(batez besteko adina 31.82 urte, haurdunaldian lanean %70.51, tabakismoa haurdunaldiko lehen hiruhilekoan %17.76k). Alabaina, gure partaideek heziketa eta gizarte-euskarri hobea zuten ohi den baino: lehen hezkuntza baino goragokoa %81.85ek, bi gurasodun sendia haurra jaiotzean %99.38k. Dena dela, kutsadura eta dietarekiko esposizio-aldakortasunak ziurtatzen du ikerketarako balio handiko testuingurua dela.
Jasotako informazioa honetan datza: haurdunaldian emandako kutsatzaile atmosferikoekiko banakako esposizioa, umetoki barneko eta jaiotza osteko hazkuntza, urte eta erdi betetzean dagoen garapen mentala, eta, azkenik, haurdunaldian eta urte eta erdi betetzean egindako dieta eta hartutako mantenugaiak. Amaren odola, zilbor-hestekoa, eta amaren esnea ere jaso ziren.18 hilabeteko jarraipena osatzen ari da kasuen % 92k erantzun digutelarik.
-
Entidades Colaboradoras: