Sabadell

Sabadell hirian, 2004ko uztaila eta 2006ko uztaila bitartean, haurdunaldiko arreta programara joandako emakume guztiek, eta haurdunaldiko lehen hiruhilekoan CAP II Sant Felix-en (Sabadellko lehen mailako arreta espezializatuko zentro bakarra) ultrasoinu bat izan zutenek, INMA azterketan parte hartzeko gonbidapena jaso zuten. Guztira 657 emakume sartu ziren azterketan, eta haurdunaldiko hiruhileko bakoitzean egin zitzaien jarraipena Sabadell ospitalean (Corporación Sanitaria Parc Taulí) erditu zuten arte, zentru hau Sabadelleko biztanleria osoarentzat kontsulta espezializatu eta erditzetarako erreferentzia ospitala delarik.

2007ko maiatza eta uztaila artean, erreklutamendu gehigarri bat burutu zen, erditzeko momentuan Sabadelleko ospitalera joan ziren emakumeen artean. Guztira 120 emakume sartu ziren bigarren fase honetan.

Ordutik igaro diren urte hauetan zehar, Sabadell hiriko haur talde hau 2 urtetik behin ebaluatu da, haien familien baimenari esker: hau da, 6. eta 14. hilabeteetan, eta 2, 4, 7, 9 eta 11 urteetan. Orain 14 urteko bisita prestatzen ari gara, eta espero dugu etorkizunean beraien parte-hartze garrantzitsuarekin kontatzen jarraitu izan ahalko dugula.

  • Parte hartu duten erakundeak: