Ingurumen-justizia

Gizakiok, lurreko biztanle baikara, hainbat eskubide eta betebehar dugu, eta horien arabera taxutzen dugu ingurumeneko nahiz gizarteko gure inguruarekin dugun harremanen markoa.

Ingurumen-justiziaren oinarrian printzipio bat onartzen da: Pertsona guztiek eskubide bera dute planetan ingurumen eta kulturaren alorretan eskaintzen diren onurez baliatzeko. Horren adierazpide, eskubide horiek politikoki, sozialki eta ekonomikoki babesten eta inplementatzen dira, toki bakoitzean nahiz orokorrean, eta pertsonari tratu zuzena ziurtatzen zaio bere arraza, irabazi edo kulturari erreparatu gabe.

Carol Brownerrek, 1993 eta 2000 urteen artean AEBetan Environmental Protection Agency-ko administrari izan zenak, esandako hitzak geure eginez, zera aderaz genezake: "Biztanle guztiek merezi dute babesa kutsaduraren aurrean… Guztiek merezi dute aire garbia, ur gardena, lur kutsatu gabea, janari osasungarriak. Gure ingurumena babestuz gure osasuna, gure familien osasuna, gure auzokideak, gure ekonomia babesten ditugu."