Metalak

Berunez edo merkurioz kutsatzea modu askotara gertatzen da, hala nola, aire kutsatua arnastuz, ura edanez, elikagaiak janez, ama-esnea hartuz, edota karenaren bidez.

Metales contaminantes:

Beruna metal naturala da eta ingumenean dugu, toki jakin batzuetan; baina berun gehiena gizakiaren jardueratik dator, hain zuzen ere, bateriak eta munizioak ekoiztetik. Metal hori osasunerako kaltegarria denez gero, gero eta gutxiago erabiltzen da gasolina, pintura eta zeramikaren osagai gisa.

Normalean, beruna duen pintura miazkatuz kutsatzen dira umeak, adibidez, pintura duten jostailuak zupatuz. Haurrak pertsona helduak baino errazago pozoitzen dira berunez; izan ere, metal hori kantitate handiz irentsiz gero, honako gaitzak ager daitezke: anemia, tripako mina, muskuluen ahulezia, edota nerbio-sisteman alterazioak izatea. Amak aise kutsatzen du umekia. Horren ondorioz, ume goiztiar gehiago jaiotzen dira, euren hazkuntza ohi baino motelagoa izaten da, buruko trebetasun eskasagoak izaten dituzte, ikasteko garaian zaitasun handiagoak agertzen dira, eta, azkenik, garapen motorrean ere hainbat alterazio jasaten dute.

Merkurioa ere metala da, eta, sulfuro edo oxigenoz nahasten bada, merkurio ez-organikoa edo merkurio-gatzak sortzen dira; azken hauek sarritan erabiltzen dira, hauts edo kristal txiki-txiki bihurtuta, krema kosmetikoak edo krema antiseptikoak egiteko. Merkurioa erregai fosiletan aurkitzen da. Ikatzak, esaterako, metal horren trazak dauzka; beraz, ikatza erretzen dugunean, merkurioa askatu eta airean gelditzen da. Oxigenorik ez dagoen eremuetan, ordea, bakterioek metala eraldatu eta metil-merkurio sortzen dute. Era horretan biometatzen da metala organismoetan eta pertsonengan. Gainerakoan, merkurioa beste hainbat xedetarako erabili ohi da, esate baterako, termometroak (eta zenbait tresna mediko) egiteko, hortzen tratamenduetarako, eta argi fluoreszente, pila zein bateriak fabrikatzeko.

Arestian berunari buruz esandakoaren harira, umeak ere pertsona helduak baino ahulagoak dira merkurioaren ondorio gaiztoen aurrean. Efektu kaltegarri horietatik honako hauek ditugu ohikoenak: nerbio-sistemari eragiten zaion kaltea, adimen-atzeratasuna, koordinazio eskasa, itsumena eta hizketarako oztopoak.