Ikusi berri guztiak

Albisteak

Astelehena, 2009ko maiatzaren 25a

INMA argitalpen berria. "Haurren osasuna eta hiriko airearen kutsadura" (INSPIRA)

Contaminacion1

Gaur egun ez dugu inongo zalantzarik; asma duten haurrengan zerikusia du aire kutsatuak, bai gaitzaren sorreran, bai larriagotzean. Orobat, aire-kutsaduraren indizea altua den komunitateetan bizi diren haurrek birika-bolumenen hazkunde maila txikiagoa dute, izan behar luketen arnasketa gaitasunarekin alderatzen badugu. Ostera, ikasle-bizitza aurreko etapetan ?organoen osaketarako etaparik urrakorrenetan? kutsatzaileen efektua neurtzen duten ikerketa gutxi dugu.