Ikerketa-eremuak

Sabadell

Sabadell

Sabadellgo hirian, lehenengo bisitarekin hasten da -4. eta 6. aste bitarteko haurdunaldian gutxi gorabehera- umedunak artatzeko programa, emaginaren eskutik eta hiriko lehen-mailako arreta espezializatua duen zentro bakarrean, CAP II Sant Félix-en, hain zuzen ere.
Ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen zituzten emakume guztiak gonbidatu zituzten ikerketan parte hartzera: a) 2004ko uztailetik 2006ko uztailera bitartean programa aintzakotzat hartu zuten haurdunaldi bakarreko emakumeak, b) haurdunaldi aurretik gaitz kronikorik ez zutenak (hipertentsio kronikoa, arterioesklerosia, giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa, baskulitisa, minbiziak, alkoholismoa, drogomenpekotasuna), c) 16 urtetik gorakoak, laguntza bidezko ugalketa-programarik jarraitu ez zutenak, d) komunikazio arazorik gabeak eta e) Sabadellgo Ospitalean erditzeko asmoa zutenak.

Sabadellgo Ospitaleak (Corporació Sanitària Paric Taulí) Sabadellgo biztanleria osoa biltzeaz gain,kontsulta espezializatu eta erreferentziazko ospitale gisa jokatzen du. 657 emakumek hartu zuten parte eta hiru hilez behingo jarraipena egin zitzaien haurdunaldian zehar erditzera arte.

Emakume haurdunak biltzeko txanda gehigarri bat egin zen 2007ko maiatzetik uztailera bitartean, Ospitalera erditzera joaten zirenean, beti ere, gorago aipatutako ezaugarri berdinak zituztenen artean. Bigarren fase honetan, guztira, 130 emakumek hartu zuten parte.

Bi taldeetako haurrak ebaluatu ziren sei hilabete, hamalau hilabete, bi urte eta erdi, eta lau urterekin.

Erakunde laguntzaileak:

  • Creal - Centre de recerca en epidemilogia ambiental
  • IMIM - Hospital del mar
  • Ajuntament de Sabadell
  • Corporació Sanitària Parc Taulí
  • Institut Català de la Salud
  • Consorci Sanitari de Terrassa
  • ISGlobal - Institut de Salut Global Barcelona