Ikerketa-eremuak

Ribera d'Ebre

Ribera d'Ebre

1997ko martxotik eta 1999ko abendura, Flix eta inguruko herrietako (Ribera d’Ebre eskualdekoak) haur jaioberrien kohorte bat osatu zen, batetik, zehatz-mehatz jakiteko nola transferitzen zen hexaklorobentzenoa (HCB) plazentaren bidez eta bularra emanez, eta, bestetik, HCBk nola eragiten zion garapen neurokonduktualari ezagutzeko asmoz. Ikerketa egiteko arrazoiak honakoak izan ziren: aipatutako populazioari HCB maila altua aurkitu izana eta HCBri buruz ume jaioberriei ikerketa espezifikorik egin ez izana.

Inguru hartan 118 jaiotza egon baziren ere, 94ren datuak jaso ziren; baina beste zortziren informazioa ere bildu zen, haurdunaldiari, erditzeari eta zilbor-hesteko odolari buruzkoa (guztira 102 ume). Haur horien ebaluaketa era honetara gauzatu zen: jaiotzean, zortzi astera, urtebetera eta lau urtera.

Erakunde laguntzaileak:

  • Creal - Centre de recerca en epidemilogia ambiental
  • IMIM - Hospital del mar