Ikerketa-eremuak

Menorca

1997ko apiriletik 1998ko ekainera bitartean Menorcako emakume haurdunen kohorte bat eratu zen. Orotara 482 emakume ziren, alergia eta asmaren intzidentziari eta ingurumenari buruz ari den AMICS (Asthma Multicenter Infants Cohort Study) ikerketan parte hartzea onartu zuten guztiak, alegia.Harrezkero, urtero, lau urte bete arte, jarraipena egin zaie haurdunaldi haietatik jaiotako umeei; bestalde, euren etxeetan aurkitutako hautsaren eta NO2-ren laginak ere jaso ziren. Laugarren urteko bisitan honako hauek neurtu ziren: organokloratuak, metalak, tiroide hormonak eta haurren garapen neurokonduktualaren maila. Jarraipena bi urtetik behin egin zaie, hamar urte bete arte. Gainera, oso garrantzizkoak dira AMICS ikerketarako jaso diren haurdunaldiari eta bizitzaren lehen urteei buruzko datuak, baita zilbor-hestearen eta amaren odol-lagin izoztuak ere. Horiek guztiak erabiliz, posible izango da neurtzea konposatu kaltegarri haiekiko esposizioa zenbaterainokoa izan zen haurdunaldian.