Ikerketa-eremuak

Gipuzkoa

Gipuzkoa

2006ko maiatzean, “Haurtzaroa eta Ingurumena” (INMA) proiektua jarri zen martxan Gipuzkoan. Helburu nagusia zen airean, uretan eta dietan aurkitzen diren ingurumen-kutsatzaileek haurren hazkuntzan eta garapenean izan dezaketen eragina aztertzea. Emakumeak haurdunaldiko kontrolaren lehen ekografia egitean sartzen dira kohortean.Lagin biologikoak (odola, gernua, ilea, plazenta, eta abar) jasotzeaz gain, zenbait galdesorta (orokorra, dietaz, lanaz, ingurugiroaz, eta abar) betetzen dira, batetik, airean, ingurugiroan eta kontsumoko uretan aurkitzen diren kutsatzaileen balorazioa egiteko, eta, bestetik, dieta bidez jasotako kutsatzaileen estimazioa ateratzeko.

Zumarragako Ospitaleari dagokion biztanleriak definitzen du ikerketaren inguru geografikoa, hau da, Goierriko eta Urola Garaiko nahiz Urola Erdiko udalerriak. Inguru hori aukeratu zen, hain zuen, lehen mailako arreta eskaintzeagatik eta ospitaleko zerbitzuen ezaugarriengatik, eta baita ingurumen ezaugarriengatik ere: industria siderometalurgiko ugaria, zirkulazio-dentsitate altua, desinfektatzetik eratorritako produktuen maila baxua edateko uretan, arrain ugariko dieta, eta, horiekin batera, hipotiroidismo pixka bat emakume haurdunengan.

Orduz geroztik, 640 emakumeren jarraipena egin da haurdunaldiaren lehenengo eta hirugarren hilabeteetan. Gaur egun, 623 haurren jarraipena egiten ari gara hazkuntzaren eta garapen neurokonduktualaren gainean.

Erakunde laguntzaileak:

  • Kutxa - Caja de Ahorros de Guipúzcoa y San Sebastian
  • Ministerio de ciencia e innovación
  • Osasun Saila - Departamento de Sanidad
  • Gipuzkoako Atari Instituzionala
  • Azkoitia Udala
  • Zumarraga Udala
  • Beasain Udala
  • Urretxu Udala
  • Azpeitia Udala
  • Legazpiko Udala